martes, 11 de enero de 2011

Hedabideen Iraultza



Gaur eguneko hedabideak asko aldatu dira, teknologi berriekin batera pausu handiak ematen ari dira eta gainera oso denbora gutxian.

Internetek dena aldatzen du, etorkizuneko teknologia hau, aurrera eta aurrera doa eta berarekin batera hedabideak.

Komunikazioa asko aldatu da. Lehen paperezko egunkaria bakarrik existitzen zen eta gaur egun gehiago dira internet bidez irakurtzen duten pertsonak, gainera dohainik. Egunkaria ez ezik, telebista ere asko aldatu da, lehen satelite bidez eta orain kable bidez. 2010ean sortu zen TDT delakoarekin lehengo telebista desagertu da. Orain, gainera, internet bidez ikusi dezakezu telebista, zuzen-zuzenean.

Internet oso iraultza handia da gure mundu honetan Facebook, Twitter, Tuenti eta horrelakoak , gure datuak, guri buruzko informazioa,... jartzea derrigortzen digute eta askotan ez gara konturatzen baina datu horrek mundu guztian daude, kontrolatuta gaude. Gainera internet bidez beste bizitza bat izatea ere posible da, Second Life delakoarekin.

Iraultza hau noraino helduko? Batek daki!

No hay comentarios:

Publicar un comentario